top of page

ARABERRI EUSKARAZ 🙌

🏛️ Pasadan astean Oihaneder kulturgunean egon ginen Gasteizko Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP) martxan jartzeko saioan.


✍️ Eremu ezberdinetako eragileekin elkarlanean, 2019-2022 ESEParen ondorioak baloratu eta 2023-2028 plan berriaren erronkak lantzen egon ginen.


🤝🪢 Oso jardunaldi interesgarria, non gizartearen zenbait arlotako ordezkariok ideiak proposatu ahal izan genituen eta gure arteko loturak indartu, betiere euskararen alde egiteko asmo trinkoarekin.


Eskerrik asko bihotzez honetan konprometituta zaudetenoi. Egunez egun guztion artean egiten dugu GASTEIZ ETA ARABERRI INOIZ BAINO EUSKALDUNAGO 🫶




3 views

Recent Posts

See All

Comentários


bottom of page