Saskibaloian ematen diren indarkeria egoerekin bukatu nahi dugu behingoz!
Nazkatuta gaude helduek adin txikikoei egiten dizkieten jazarpen- eta abusu-egoera onartezinak etengabe nola errepikatzen diren ikusteaz, ia beti entrenatzaile gizonek jokalari neskei egiten dietena. Hau kirol panorama osoan gertatzen da, eta zehazki saskibaloi Arabarran.
Araberrin egunero kolpatzen gaituen arazo honekin kontzientziatuta gaude. Horregatik pausuak ematen eta bideak bilatzen gabiltz, kirola praktikatzea ez dadin inoiz berdintasunerako oztopo izan. Beraz, hilabete hauetan Amarauna sareak antolatutako asanblada eta tailerretara joan gara, egoera horiek ikusarazi eta geldiarazteko asmoz.
Jorratutako guztiarekin, laster jarriko ditugu martxan dinamika eta protokolo berriak, adingabe batek ere, eta bereziki neskato batek ere, lotsa hori inoiz gehiago jasan ez dezan.
Eskerrik asko Amarauna-ri hain beharrezkoa den lanagatik 💜
Instagram: @amaraunabasketfem
Twitter: @amaraunabf