Urria heldu da eta horrekin saskibaloi denboraldirik bereziena 🏀🫂
Aste honetan hasiko dira ARABERDINeko entrenamenduak, dibertsitate funtzionala duten pertsonei zuzendutako programa.
Dagoeneko hiru denboraldi daramatzagu lanean harrotzen eta batzen gaituen ekimen honetan. Gure helburua kirolean ahalik eta berdintasun handiena bilatzea da, pertsona bakoitza eta bere gaitasunak baloratuz, gizartean benetako inklusioa lortzeko. 🏃♀️🏃
Denboraldi honetan hiru talde izango ditugu astelehenetik ostegunera kiroldegi ezberdinetan entrenatzen. Interesatzen zaion norbait ezagutzen baduzu, oraindik hutsuneak daude, eska iezaguzu informazioa pribatutik. 📩
Comentarios