Araberrik saskibaloi jokalari hobeak prestatzeko proiektu bat bultzatu duĀ š
Araberri Akademia Araberri Basket Clubeko hainbat taldetako jokalarien hobekuntza tekniko eta aurrerapenerako programa berria da š
Banakako teknika aurreratuko ariketak lantzen diren talde txikietako entrenamendu pertsonalizatuak dira, hobetzeko ahalmen handia duten kirolarien trebetasunak garatzea helburu dutenak Ā š
Araberri Akademiak astero darama martxan denboraldi hasieratik, eta Alvaro Bilbao eta Ibai Ruiz de Aretxabaleta ditu buru, banakako teknikaren lanean eskarmentu handia duten entrenatzaileakĀ š¦