top of page
  • Writer's pictureClub Araberri

Araberrik FEB lehiaketetan izena ez ematea erabaki du

ARABERRI SASKIBALOI KLUBAK erabaki du FEB (Espainiako Saskibaloi

Federazioa) lehiaketetan, BATEAN ERE EZ, izena ez ematea.


Hemendik aurrera, bi norabidetan egingo dugu lan:

  1. Gure harrobia indartzen jarraituko dugu, lehentasunezko helburua baita gure filosofian. 25 urte daramatzagu lan hori egiten, eta horrela jarraitu nahi dugu: berdintasunaren printzipioak, ahaleginaren balioa eta gazteen arteko talde-lana sustatuz.

  2. Formazioari bideratutako kategoriek handitzen jarraitzen dute. 19-20 denboraldirako 30 talde baino gehiago izango ditugu (emakumeena eta gizonena), 400 haur baino gehiagorekin. Gure historiako kopururik altuena da. Beraiek izango dira Vital Fundazioaren 17 kausak gure proiektu solidarioaren protagonistak.

  3. Araberrik beti eman dizkie aukerak jokalari eta teknikari arabarrei FEB lehiaketetan parte har dezaten. LEB Ligatik Zilarrezko LEB mailara igo ginen, eta handik Urrezko LEB Ligara igo ginen, bertoko jokalarien presentzia nabarmenarekin. Haiekin Zilarrezko LEB Kopa irabazi genuen eta EBA Ligako txapeldun izan ginen. Urrezko LEB mailan eman ditugun hiru denboraldi hauetan, etxeko jokalari gehien debutarazi dituen taldea izan gara, 15 guztira.

  4. Horregatik guztiagatik, proiektu berri bat lantzen jarraitu nahi dugu, oinarri ekonomiko sendoekin. Hainbat sorpresa ditugu, baina horien berri izango dituzue aurrerago.

Eskerrak eman nahi dizkiegu ibilbide honetan laguntzen jarraitzen diguten enpresa pribatu guztiei. Baita erakunde publikoei eta komunikabideei ere.


Urrezko LEB Ligara igo arte, Herrialdeko eta Espainiako kategoria guztietan lehiatu den saskibaloi-talde bakarra da ARABERRI. Horrekin eta gure lanarekin saskibaloiaren munduko eragileen errespetua eta maitasuna irabazi ditugu, eta horrek oso harro sentiarazten gaitu. Indar handiagoz itzuliko gara FEB lehiaketetara. Gure proiektuaren nortasun ezaugarriak dira: harrobia, seriotasuna eta Arabako gizartearekin, babesleekin eta hornitzaileekin dugun konpromiso irmoa. Une hau inflexio-puntua izango da gure klubaren historian.


ARABERRI oso bizirik dago eta ez du inoiz amore emango!!!


Zuzendaritza Batzordeak bat egiten du agiri honekin eta ez da elkarrizketarik emango, gure lanean zentratu nahi dugulako. Zuekin, komunikabideekin, harremanetan jarraituko dugu, sortzen diren albisteen berri emateko.

4 views0 comments

Recent Posts

See All
bottom of page