top of page
  • Writer's pictureClub Araberri

Datorren denboraldian Araberrin jokatu nahi duzu?

Araberri Saskibaloi Klubak ate irekien jardunaldiak antolatu ditu.

Araberri Saskibaloi Klubak ate irekien jardunaldiak prestatu ditu, datorren

denboraldian harrobian jokalari berriak hartzeko. Araberri-Harrobia taldeetan jokatu

nahi duzu? Eman izena ate irekien jardunaldietan!

Hurrengo koadroan zure kategoriari dagokion eguna eta ordua ikus ditzakezu.

Datorren denboraldian jokatuko duzun kategorian eman behar duzu izena, hau da,

21/22an.


Eman izena gure harrobian. Horretarako urrats hauek jarraitu behar dituzu:


1. Bidali posta elektronikoa cantera@araberri.com helbidera, zure izen-abizenak,

jaioteguna, helbide elektronikoa, telefonoa eta jatorrizko ekipoa adierazita.

2. Begiratu ate irekien entrenamenduen egunak eta ordutegiak. Hor izango duzu,

zure kategoriaren arabera, noiz eta non entrenatu behar duzun.

3. Joan aipatutako lekura eta han ikusiko dugu elkar!


9 views0 comments

Recent Posts

See All
bottom of page